domingo, 18 de mayo de 2008

Kartela

Kaixo!
Kartela badugu eta aurten kolore bizia dauka benetan. Hemendik ere jeitsi dezakezue.
Ah! ta programan akats txiki bat dago, haurrentzako antzerkia 11:00-tan dela jartzen du eta 12:00-tan Erraldoien konpartsa, ba ardrebes dago jarrita ados? 11:00-etan Erraldoiak aterako dira eta 12:00-etan berriz, antzerkia egonen da.
Agurtxo

jueves, 15 de mayo de 2008

Logo zaharra ere gurekin!

Logoa dela eta aurten berria egin den arren, logo zaharra gurekin dagoela eta defendatuko dugula esan behar da. Ikusi al duzue zuen herrietan, inguruetan hau bezalako zerbait? je je


Sakandarren eguneko abestia.

Gabon blogariak!

Aurten Sakandarren egunak ere bere abestia izango du. Lur Larrazak egin du eta honako helbidean jeitsi eta disfruta dezakezue.
Sakandarren eguneko abestia 2008
Agurtxo.

lunes, 12 de mayo de 2008

Bazkarirako Txartelak salgai

Bazkarirako Txartelak jadanik salgai dituzue ohiko lekuetan.
Adibidez:
Irurtzunen Pikuxar tabernan
Uharten Anaiak tabernan
Lakuntzan Sorginak tabernan
Etxarrin Leku Ona tabernan
Eta laster Altsasu, Olazti, Urdiain, Iturmendi ta Ziordi-n izango dituzue
aste honetan zehar.

16 urtetik gorakoentzat................15€
16 urtetik beherakoentzat.............8€

Zerbaitetan parte hartu behar duzuen guztiok
(trikitilariak, batukada, laguntzaileak,...) bazkariko
txartela erosi aurretik antolakuntzari galdetu
bazkariko tiket ezberdinak gordeta dituzuelako.
Irañetako-en menua dastatzeko aukera ederra izango da, jadanik
200 pertsonatik gorako bazkari herrikoian! animatu!

Agurtxo

jueves, 8 de mayo de 2008

Ordenagailuko mahaigainekoa

Aupa majos!

Hementxe duzue sakandarren eguneko logoarekin egindako maigaineko bat nahi duenak bere ordenagailua apaintzeko.

miércoles, 7 de mayo de 2008

Bazkari herrikoia.

Aurtengo xederik garrantzitsuena bazkarira ahalik eta pertsona gehien animatzea da. Horretarako eta nahiz eta zenbakiak oraindik oso zehatzak ez izan, hemen jarriko ditugu.
Norbaitek talde edo informazio gehiago baldin badu, erantzun dezala ados? eta eguneratuko dugu.
Gainera norbait edo talderen bat falta dela uste baduzue esan mesedez, nahiz eta komisioak beti intentzio onenarekin joan horrelako gauzak gertatzen dira eta.

Orritz-Iskidi (Joaldunak, Pertsonaiak, Dantza,...) 50
Erraldoien Konparsa (Goizeko kalejira ) 30
Batukadak (Arbizu eta Altsasu, gauean kalejira) 25
Irañeta (Bazkaria prestatu) 10
Aizpea (Antzerkia, mahaiak jarri ta kendu) 10
Dantzarien Gurasoak+Iratxo (Bazkaria zerbitzatu) 40
Sakanako Trikitilariak (Goiz ta gau kalejira) 20
EHE+Kima (Koordinakuntza, ziurtagiria,...) 10
Itxondo (Gynkanaren antolakuntza) 10
Bazkariko Musiketeriak (Bazkalondorako) 10
Sakanako Dantzariak (Herri guztietakoak) 100

Oraingoz parte hartuko duen jendea dugu baina aldatzen doan einean
eguneratuko dugu, animatu parte hartzera!!

lunes, 5 de mayo de 2008

Blogaren zentzua.

Aupa blogariak!

Blog hau bi arrazoi garbiekin sortu zen, alde batetik Sakandarren Egunari buruzko berriak jaso ahal izateko beste kanal bat sotzea zen helburu. Alde horretatik begiratuta helburua lortzen duela esan dezakegu. Beste alde batetik Blog-ak ematen dituen aukerei erreparatuz edozein sakandarraren eritziak jaso ahal izateko foro bat bezala ere sotu zen. Oraindik ez dugu helbidea asko ireki baina eguna datorrela eta gero eta informazio gehiago egongo da zentzu honetan eta sakandar asko sartuko zarete hemendik gutxira lerro guzti hauek irakurtzera.
Guzti hau dela eta blogean parte hartzera gonbidatzen zaituztet, hau da, gaiei buruz eta sakandarren egunari buruzko eritziak ematea animatzen zaituztet! horrela Sakandar guztion artean, gure neurriko Sakandar Eguna antolatu ahalko baitugu.

Agur bero bat.
Sakandarren eguneko komisioa.