lunes, 5 de mayo de 2008

Blogaren zentzua.

Aupa blogariak!

Blog hau bi arrazoi garbiekin sortu zen, alde batetik Sakandarren Egunari buruzko berriak jaso ahal izateko beste kanal bat sotzea zen helburu. Alde horretatik begiratuta helburua lortzen duela esan dezakegu. Beste alde batetik Blog-ak ematen dituen aukerei erreparatuz edozein sakandarraren eritziak jaso ahal izateko foro bat bezala ere sotu zen. Oraindik ez dugu helbidea asko ireki baina eguna datorrela eta gero eta informazio gehiago egongo da zentzu honetan eta sakandar asko sartuko zarete hemendik gutxira lerro guzti hauek irakurtzera.
Guzti hau dela eta blogean parte hartzera gonbidatzen zaituztet, hau da, gaiei buruz eta sakandarren egunari buruzko eritziak ematea animatzen zaituztet! horrela Sakandar guztion artean, gure neurriko Sakandar Eguna antolatu ahalko baitugu.

Agur bero bat.
Sakandarren eguneko komisioa.

No hay comentarios: