miércoles, 28 de mayo de 2008

Urdaiazpikoen Zozketaren Zenbakiak.

Aupa!
Bat baino gehiagok galdetu izan du zeintzuk izan ziren zozketako zenbaki saridunak eta hurrengoak dituzue, gainera bi saridun oraindik ez dira azaldu:
278
987 .............. emanda
549
Dakigunez 549-a Pikuxarren saldu zen, ánimo eta ea nor den zorionekoa! Urdaiazpiko saritua jasotzeko Irurtzungo PIKUXAR EUSKAL TXOKOAN galdetu.
Aguuur

Erantzunak errazago

Egunon blogariak!

Blog-ean aldaketatxo txiki batzuk egin ditut eta orain erantzunak uztea errazagoa da, saiatu eta ikusiko duzue.!
1- "0 comentarios" gainean klikatu eta beste lehio bat aterako zaizue.
2- Erantzuna idatzi eskubian gainean dagoen koadro txurian.
3- "Verificacion de la palabra" atalean gorago agertzen den kodigoa idatzi.
4- "Elegir una identidad"-en Anónimo aukeratu.
5- Publicar comentario botoiari sakatu ta listo!
Ea ba horrela animatzen zareten!

Ke Seinaleak: Gazteluko Argazkiak.

Aupa!
Norbait animatu da argazkiak bidaltzera eta hemen dauzkazue disfruta ditzazuen. Gaztelun Ke Seinaleak egon zireneko proba grafikoa duzue, xerpa ta guzti!!
Argazkiak

martes, 27 de mayo de 2008

Sakandarren Eguneko Argazkiak

Beno beno, eguna pasa da eta gutxi geratzen da gehiago esateko, eguraldiak nahiko aguantatu zuen eta eskerrak horri! Orain eguneko argazkiak biltzeko deia luzatzen dizuet, hemen aurkitu ditzakezue Xabi Unanuak ateratako argazkiak eta gehiago badituzue, asko eskertuko nuke bidaltzea kurk_3d@yahoo.es helbidera! Eskerrikasko!

Argazkiak

martes, 20 de mayo de 2008

Gynkanaren datu gehiago

Ea ba, gynkanarako datu gehiago behar badituzue ikusi honako argazki hauek. Antolatzaile berdina da, eta probak, sorpresssssa!!
antolatzailea
probak_01
probak_02
probak_03
Sorpresa goizetik!

Irurtzungo ihoaldunak goizeko 11:00-etatik 12:00-etara aterako dira eta beraiekin Irurtzungo Pertsonai Mitologikoak aterako dira. Hemen duzue familia haundi honen lehenengoak izan zirenak Basajaun eta Gizotxo! Ezin dituzue galdu!

lunes, 19 de mayo de 2008

Sakandar Omenduak

Jadanik prensan atera da eta ez dago sorpresarik emateko baina blogean ere agertu behar dira aurtengo omenduen izen abizenak, nola ez? Zorionak bioi!
2008-ko Sakandarra Jose Ramon Anda (Bakaiku, Eskultorea)
Urrezko Aitzurra Txape Iriarte (Irutzun)