
Aupa, ea zer iruditzen zaizuen guaixen horrelakoren bat agertzea aste honetan motorrak berotzen hasteko (mesedez taldean dauden ega-dun euskaldun petoak errepaso ortografikogramatikal bat eman diezaioten mesedez) :
SAKANDARREN EGUNA 2008
Garai hauetan urtero ospatzen ohi den bezala aurten ere SAKANDARREN EGUNA izango dugu. Aukeratutako herria Irurtzun izan da eta maiatzaren 24-ean ospatuko da, larunbata. Zenbait bileraren ondoren antolaketa aurrera doa eta dena prest ez dagoen arren lan ederra egin da orain arte. Egunaren programa ia zehaztua dago eta sakanako eukaltzale eta kolektibo asko konpromezua hartu dute egunean parte hartzeko. Aurreratu daiteke aurtengo proposamenean, goiz eta arratsaldeko ekintzak indartzea izan dela helburua. Aipagarria da ere azken urtean egin zen bezala "mendietan suak" piztuko direla aintzinako ohitura bati jarraituz.
Esan beharra dago Sakandarren Egunaren komisiaren bilerak irekiak direla eta edonor ongietorria izango dela lanera prest etortzen bada. Hurrengo bilera Irurtzungo Pikuxar Euskal Txokoan egingo da, apirilaren 25-ean ostirala arratxaldeko 7-etan.
Sakandarren eguneko komisioa.
3 comentarios:
Beno, zuzenketak eskatu dituzuenez hor doa nik ikusitakoa (Irailetik nabil lan egin gabe eta halako "monoa" piztu zait hau irakurri dudanean...)
- euskaltzale eta kolektibo askoK konpromezua hartu du
- aintzina ez, antzina
- "aipagarria da ere" ez, ere hori gaizki dago hor, "aipagarria da gainera" izan daiteke.
Baina Guaixerako bada, lasai, haiek zuzentzaileak dituzte eta errepasoa egiten diote guztiari argitaratu aurretik.
Nerea
Beno, hau izango litzateke aldaketekin:
Garai hauetan urtero ospatzen ohi den bezala aurten ere SAKANDARREN EGUNA izango dugu. Aukeratutako herria Irurtzun izan da eta maiatzaren 24ean ospatuko da, larunbatean. Zenbait bileraren ondoren antolaketa aurrera doa eta dena prest ez dagoen arren lan ederra egin da orain arte. Egunaren programa ia zehaztua dago eta sakanako euskaltzale eta kolektibo askok konpromezua hartu du egunean parte hartzeko. Aurreratu daiteke aurtengo proposamenean, goiz eta arratsaldeko ekintzak indartzea izan dela helburua. Aipagarria da gainera, azken urtean egin zen bezala "mendietan suak" piztuko direla antzinako ohitura bati jarraituz.
Esan beharra dago Sakandarren Egunaren komisioaren bilerak irekiak direla eta edonor ongietorria izango dela lanerako prest etortzen bada. Hurrengo bilera Irurtzungo Pikuxar Euskal Txokoan egingo da, apirilaren 25ean, ostiralean, arratsaldeko 7etan.
Aupa maja!! Ongietorria eta eskerrikasko zuzenketengatik.
Ondo izan.
Publicar un comentario