miércoles, 30 de abril de 2008

miércoles, 23 de abril de 2008

SAKANAKO GYNKANA

Aupa, Uharte arakilgo edizioan bizitako experientzia eta gero aurtengo Sakandarren Egunean ezta Gynkanarik faltako. Arratsaldean izango da bazkalostea eta gero. 5 pertsonetako taldeak parte hartu dezakete eta mota askotako probak pasa beharko dituzte, zakuen lasterketa, sagarra hozkatzea,... eta sorpresa gozagarri batzuk egonen dira.
Animatu parte hartzera, dagoeneko badira taldeak prestatzen ari diren herri eta kolektiboak,
esaterako Pikuxar, Uharte, Lakuntza (ElaiAlai), Orritz, Itxondo,...

martes, 22 de abril de 2008

Irurtzungo Udaletxearekin Bilera

Gaur Irurtzungo Udaletxearekin bilduko gara Sakandarren Egunari buruz hitzegiteko. 21:00-etan Pikuxarren da hitzarmena, ea nola doan asuntua!!
Agurtxo. Urko.

viernes, 18 de abril de 2008

Sakanako Dantzariak parte hartuko dute!!



Asteazkenean Sakanako Dantza Talde txikien bilera izan genuen eta Sakandarren Eguneko aktuazioaren bozeto egin genuen . Gainera partaidetza altua egonen dela dirudi eta jadanik 120 bat dantzarik parte hartuko dute.
Irurtzungo ORRITZ, Uharteko GALTZ-HORRATZ, Lakuntzako ELAI-ALAI eta Altsasu eta Etxarriko ETORKIZUNAk hain zuzen ere.
Bagoaz biltzen bagoaz!!

jueves, 17 de abril de 2008

Kagando y sin papel

Aupa, konfirmatua dago talde Irurtzundarrak parte hartuko duela gaueko kontzertuetan. Seguraski kontzertua hasiko dute, animo asko!

lunes, 14 de abril de 2008

Guaixen jartzeko proposamena


Aupa, ea zer iruditzen zaizuen guaixen horrelakoren bat agertzea aste honetan motorrak berotzen hasteko (mesedez taldean dauden ega-dun euskaldun petoak errepaso ortografikogramatikal bat eman diezaioten mesedez) :


SAKANDARREN EGUNA 2008

Garai hauetan urtero ospatzen ohi den bezala aurten ere SAKANDARREN EGUNA izango dugu. Aukeratutako herria Irurtzun izan da eta maiatzaren 24-ean ospatuko da, larunbata. Zenbait bileraren ondoren antolaketa aurrera doa eta dena prest ez dagoen arren lan ederra egin da orain arte. Egunaren programa ia zehaztua dago eta sakanako eukaltzale eta kolektibo asko konpromezua hartu dute egunean parte hartzeko. Aurreratu daiteke aurtengo proposamenean, goiz eta arratsaldeko ekintzak indartzea izan dela helburua. Aipagarria da ere azken urtean egin zen bezala "mendietan suak" piztuko direla aintzinako ohitura bati jarraituz.
Esan beharra dago Sakandarren Egunaren komisiaren bilerak irekiak direla eta edonor ongietorria izango dela lanera prest etortzen bada. Hurrengo bilera Irurtzungo Pikuxar Euskal Txokoan egingo da, apirilaren 25-ean ostirala arratxaldeko 7-etan.

Sakandarren eguneko komisioa.

domingo, 13 de abril de 2008

Komisioko jendearen emailak

Aupa,
Nik ditudan kontaktuei bidali diet gonbidapena baina oraindik jende gehiago falta da. Honek bere zentzua izan dezan eta gure lantaldea eta informazioa hobetzeko gehienen email kontuak behar ditugu bildu. Erantzun mesedez baten bat gehiago ezagutzen baduzue eta arduratuko naiz beraiei gonbidatzen.

Orain arte ditudanak:
kurk_3d@yahoo.es (Urko, ORRITZ)
mikel.goldaracena.goni@cfnavarra.es (Mikel, AIZPEA)
itzurkein@gmail.com (Gorka)

Eskerrikasko

viernes, 11 de abril de 2008

Sakandarren Egunaren inguruko Bloga

Sakandarren Egunaren inguruan lantzen diren gaiak eztabaidatzeko gunea izateko sortua da blog txiki hau, ea denen ekarpenekin bai blog-a eta bai Sakandarren Eguna hobeago antolatzeko tresna bihurtzen dugun denon artean.
Sakandarren eguneko komisioa.